
The Clash. Punk mugimenduak iraultza ekarri zuen musikara eskkoletatik pasa gabeko musikarien eskutik
2014. urtean “Batzarrak Jatorrizko Antolaketa” liburuxka plazaratu nuen Mentxu Zoritak eta Ibon Ostolazak lagunduta. Argitaratu aurretik zalantzak izan nituen ez bainabil mundu akademikoan. Zenbait ekarpen, adituen monopolioa izan behar direla pentsatzen dugu eta uzkur jokatzen dugu sarritan. Halere, punky mugimenduak musika jotzeko kontserbatoriotik pasatzea derrigorrezkoa ez dela erakutsi zuen moduan; hausnarketa historiko, soziala eta antropolitikoan gogoeta bat egiteko askatasuna eduki behar dugula uste dut. Argitaratu aurretik ETBek ordaindutako “Otra historia de Vasconia” ezagutu izan banu, lotsa txikienik ez nukeen izango, bertan zabaldu diren hainbat hipotesiren oinarri zientifikoa txokolotezko yogurta bezain sendoa izan da-eta.
Liburuxkan aurrehipotesi bati ekin nion. Aurrehipotesi horren arabera, Euskal Herriko antolaketa soziopolitikoak, juridikoak eta soziokulturalak “Batzarra; batzarre” erakundea ardatz izango zen.
Premisa garrantzitsu bati heldu nion: “gure espeziak historia osoan sortu dituen jendarte-sistema guztiak konplexuak dira”. Sistema horien helburua gure behar biologiko, psikologiko eta soziokulturalak asetzen saiatzea da. Guztiek osagarri “juridiko eta politikoak” dituzte. Printzipio honen harira, jendarte sistema primitibo/moderno bereizketa zorrotza egitea ez da zuzena, jendarte-antolaketa eredu guzti-guztiak konplexuak eta osoak direlako. Irakurtzen jarraitu