“Dagoen sistema ez da demokratikoa”
HERNANI
2014/03/19 00:00 Asteazkena
Gaztetatik hainbat herri mugimendutan hartu izan du parte Patxi Azparrenek, eta bere azken lanean, herri mugimendua eta antolamendua aztertu ditu. Batzarrak, jatorrizko antolaketa da liburu horren izenburua, eta horri buruz hitz egingo du gaur, 19:30etan Biterin. Gaiaren inguruko hainbat xehetasun argitu dizkio aurretik Kronikari.
Motzean esanda, zer dira batzarrak?
Batzarrak izenaz ezagutzen duguna eskualde ala auzo bateko erabakigunea zen. Egun ere, euskeraz horrela ulertzen dugu. Batzarra, biltzarra, batzarre… Logikoa denez, iskribuen bidez jaso duguna Erdi Arokoa da, baina ziur gaude izen horrekin ala antzeko beste batekin Euskal Herrian erabakiak horrelako guneetan hartu izaten zirela.
Elkarrizketa Hernaniko Kronikan irakurtzen jarraitu