Batzarren eraketarako metodologia proposamen bat

metodologia-Sawn-arditxoa

 

Herri edota auzo batean BATZAR-BILTZAR bat abian jartzeko gutxineko baldintza batzuk beharrezkoak direla ikusi dugu.

 

 

  • Gune horretan auzo eran ala herri eran “talde-komuninate” sendimendua nahiko hedatua egotea
  • Aldez aurretik eskarmetua duen lantalde txiki bat egiteko gaitasuna izatea. 6-12 lagun aski da
  • Herritaren %2a mobilizatzeko gaitasuna izango dela aurreikusia. Pozentaia hau zenbait tokitan “gutxineko langa” gisakoa dela egiaztatu dugu.ITZIARren: 1.000 biztanle: 20 lagun aski litzake. %2 horrek ekimenari iraunkortasun eta egonkortasuna eman beharko lioke.
  • Modu formal ala informalean deialdiak herrikidei helarazteko gaitasuna edukitzea.
  • Aniztasuna. Malgutasuna.
  • Biltzarrak egiteko toki bat edukitzea.
  • Deialdiak lanorduetatik at egitea eta hurbiltzeko modurik ez duen pertsonen iritzia jasotzeko tresnaren bat eskaintzea (galdetegi bat , esaterako).
  • Batzar bakoitzari edukin ludiko txiki bat ematea. Biltzea aspergarria ez dela egiaztatzen lagunduko duen beste giro bat lortzen lagungarria baita.

1.GO URRATSA: SAIAKERA-PROBA PILOTOA

Epealdia: 3 hilabete gehi auzolan deialdi orokorra

Deialdiak: 3 tailer eta 3 batzar Ireki

Egutegia:

1go-Tailerra: Kontzeptuak argitzea:

Zer da batzarra, zer da auzolana, zer da ekonomia soziala. Taldearen eta bertan dauden doaiak gogoak eta nahiak elkarekin aztertzeko metodologia. “Mintza-salda- word cafe” teknika ezagutzea. Mintzasaldan hurrengo bi tailerren edukiak aukeratuko lirateke. Pasiako adibidean hauek atera ziren: “emakumeen partehartzea” eta “tartekaritza”. Beste toki batzutan nahiak oso desbedinak dira.

1.go BILTZAR IREKIA

Mintza-salda teknikaren bidez ordu eta erdiko saio batean hiru esparrutako beharrak aztertzea. Behar pertsonalak hasteko. Hauek dira esparruak:

*Norberaren beharrak aztertzen:

  1. oinarrizkoak: jana, zaintza… 20 minutu
  2. ekonomika, lana, ordainketak… 20 minutu
  3. soziokulturalak eta hezkuntza. 20 minutu

Helburua batzarkideek dituzten beharretatik lehentasunak aukeratzea.

*Emaitzak kaxetan sartu: Hiru koloretan, bukatutakoan atertako guztiak jasoko dira eta blog batean ala bestelako bidetatik plzaratuko dira. Gardentsuna ezinbestekoa baita.

* Saioaren azkeneko 30 minututan kanpotik etorritako batek bere esperientziaren berri emango luke: aukera hauek: Pasiaka, Egiako, Gernikao Astrakoa ala Otxandiko baztarrarena

2. Tailera Baztarkideon formakuntzarako beharrezkoa den esparru jakin baten ingurua. Tokian tokiko beharrrak oso desbedinak dira

2. BILTZAR IREKIA

*Gehien errepikatu diren 6 lehentasunak aztetuko ditugu.

*Sei horiek bideratzeko, konpontzeko, arintzeko ideiak landuko ditugu. Nola egin, nork, noiz,… 60 minutu

HIRU lehentasun aukeratuko ditugu. Bozka prozesua: 15 minutu

A- behar dut: puntu 1

B- gogoz nago: 2 puntu

D-behar dute: puntu 1

Teknika: eremu zabala; Open space Gonbidatua : aurrekoan bezala, bukatutakoan gonbidatu batek beste tokli bateko esperientzaren berri emango du.

3. Tailerra 2.tailerraren ildotik , kideon gabeziak konpontzen laguntzeko saio tekniko bat. 3. biltzarra. BILTZAR ERABAKITZAILEA Mintza-salda teknika HIRU lehentasunak sailkatu. Hirurak asetzen laguntzeko ideiak garatu . Bozketa:

a- Egingarria da 3 puntu
b- Gogoz nago 2 puntu
c- Behar dut : puntu 1

Bozkatuena auzolan deialdia egiteko ardatza izango da, beste biak urtaren zehr garatzeko ahalegina egiteko konpromisoa hartuko dugu.

AUZOLAN DEIALDIA

Erabakitze prozesuan hautatutako helburua betetzen hasteko egitasmo konkretu batean gauzatu behar da. (Adibide batzuk: Auzo-etxe bat egokitu batzarreren eremua izan dadin; denbora Kutxa bat antolatu merkatutik at gure lana komuniateari eskaintzeko; Tartekaritzarako bulego bat zabaltzea; elikadura-burujabetza sustatzeko gunea; jangel soziala…)

Prozesuak herritarren balizko %2k abian jarri badu ere, auzolan deialdi honekin talde horren lan-gaitasuna biderkatuko da, sarea handituko da eta batzarrak helburuak lortzeko eta gauzatzeko tresna antolatua izango du. Hau probatu den tokietan emaitza oso ona izan da. Bileretan partehartzen duen jende kopurua auzolan ekitaldirako HIRUKOIZTU egiten da.

JARRAIPENA

Zenbait tokitan BATZAR bat osatzeko ahalegina ez da ondo aterako. Hau da, 3 hilabeteko saiakera egin ondoren eta auzolan deialdia egindakoan, bertan behrçera gera daiteke. Arrisku hori badago, eta abian jarri auretik jakin behar dugu eta jakinarazi ebhar dugu. Deialdi bakar batekin amaiera izan dezakeen aren, egindakoaz gozatu eta ikasi behar da.

Hala ere, hasieran aipatzen genituen baldintzak betetzen badira, jarraipena izateko aukera handiak izango ditugu, herriarrengan gogo handia baitago batzarrak iraunkorra izan dadin, behin behineko iraunkor bilakatzeko honako metodoa proposatzen da.

1- Lehenego 3 hilabete horietan proba piloto gisa aukeratu diren 3 lehentasunak garatu. Egitasmo bakoitzeklo lantalde bat osatuz. Interesa, eskartmnentua eta gai horretean adituak diren lagunen eskutik eta lanerako autonomia handia emanez.Lan horien auzolan deialdiez bideratuko lirateke. Bi auzoaln deialdi bereiztea proposatzen dugu:

a-Aukeratutako lehentasun horiek lortze aldera ohiko auzolan deialdia
b-urteko deialdi orokorra, festa handi batez ere ospatu egingo duguna, ELKARLANA behar bezala ospatu ebhar dugu eta. 2-Hiru hilean behin Batzar irekirako deialdia egin mintzatzen jaraitzeko eta egiten ari dena aztertzeko

3- proba pilotoan egindako 1.go deialditik urtebetera. 3 hilabeteko epe bera erabiliz BIGARREN ERABAKI PROZESUA zabaldu eta hurrengo helburuak hautatu.

4- BIGARREN AUZOLAN DEIALDI OROKORRA eta Festa eguna.

Hau egindakoan Batzarra egonkortzat jo daiteke eta urtero antzeko metodoa erabili ahal izango den aren, egituraketari ekin beharko zaio. EGITURAKETARAKO proposamena:

  1. ERABAKI PROZESUAK egonkortu. Urtean behin, hiru saio eta azkeneko batzar erabakitzaile gisa hartu.
  2. Beste 9 hilabeteetan, hiru hilean behin batzar irekira deialdia eginez.
  3. Batzordea. Boluntarioz osatutako batzorde iraunkorra, batzarkide guztiei irekita.
  4. Lantaldeak: Helburu jakinak eta mugatuak lortzeko lantalde bereziak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s