Batzarren Errepublika, eraldaketari ekin

The Clash. Punk mugimenduak iraultza ekarri zuen musikara eskkoletatik pasa gabeko musikarien eskutik

2014. urtean “Batzarrak Jatorrizko Antolaketa” liburuxka plazaratu nuen Mentxu Zoritak eta Ibon Ostolazak lagunduta. Argitaratu aurretik zalantzak izan nituen ez bainabil mundu akademikoan. Zenbait ekarpen, adituen monopolioa izan behar direla pentsatzen dugu eta uzkur jokatzen dugu sarritan. Halere, punky mugimenduak musika jotzeko kontserbatoriotik pasatzea derrigorrezkoa ez dela erakutsi zuen moduan; hausnarketa historiko, soziala eta antropolitikoan gogoeta bat egiteko askatasuna eduki behar dugula uste dut. Argitaratu aurretik ETBek ordaindutako “Otra historia de Vasconia” ezagutu izan banu, lotsa txikienik ez nukeen izango, bertan zabaldu diren hainbat hipotesiren oinarri zientifikoa txokolotezko yogurta bezain sendoa izan da-eta.

Liburuxkan aurrehipotesi bati ekin nion. Aurrehipotesi horren arabera, Euskal Herriko antolaketa soziopolitikoak, juridikoak eta soziokulturalak “Batzarra; batzarre” erakundea ardatz izango zen.

Premisa garrantzitsu bati heldu nion: “gure espeziak historia osoan sortu dituen jendarte-sistema guztiak konplexuak dira”. Sistema horien helburua gure behar biologiko, psikologiko eta soziokulturalak asetzen saiatzea da. Guztiek osagarri “juridiko eta politikoak” dituzte. Printzipio honen harira, jendarte sistema primitibo/moderno bereizketa zorrotza egitea ez da zuzena, jendarte-antolaketa eredu guzti-guztiak konplexuak eta osoak direlako. Irakurtzen jarraitu

Batzarren eraketarako metodologia proposamen bat

metodologia-Sawn-arditxoa

 

Herri edota auzo batean BATZAR-BILTZAR bat abian jartzeko gutxineko baldintza batzuk beharrezkoak direla ikusi dugu.

 

 

  • Gune horretan auzo eran ala herri eran “talde-komuninate” sendimendua nahiko hedatua egotea
  • Aldez aurretik eskarmetua duen lantalde txiki bat egiteko gaitasuna izatea. 6-12 lagun aski da
  • Herritaren %2a mobilizatzeko gaitasuna izango dela aurreikusia. Pozentaia hau zenbait tokitan “gutxineko langa” gisakoa dela egiaztatu dugu.ITZIARren: 1.000 biztanle: 20 lagun aski litzake. %2 horrek ekimenari iraunkortasun eta egonkortasuna eman beharko lioke.
  • Modu formal ala informalean deialdiak herrikidei helarazteko gaitasuna edukitzea.
  • Aniztasuna. Malgutasuna.
  • Biltzarrak egiteko toki bat edukitzea.
  • Deialdiak lanorduetatik at egitea eta hurbiltzeko modurik ez duen pertsonen iritzia jasotzeko tresnaren bat eskaintzea (galdetegi bat , esaterako).
  • Batzar bakoitzari edukin ludiko txiki bat ematea. Biltzea aspergarria ez dela egiaztatzen lagunduko duen beste giro bat lortzen lagungarria baita.

Irakurtzen jarraitu

Batzarrak jatorrizko antolaketa

Ekonomia soziala, lurraldetasuna eta partehartzea

Batzarrak liburuaren azala

Batzarrak liburuaren azala

Blog txiki hau, goian azaltzen dizugun  izenburua duen eta 2013ko Urrian argitaratutako liburu bati buruzkoa da. Liburuxka honen “edabea” osatzeko erabili ditugun iturri guztietatik lanabes eraginkorrak atera daitezke, ezkerreko korronte politikoek eskaini dizkigutenak, euskal kulturak eskainitakoak, zein zientzia sozialek emandakoak. Horiek guztiak eskura ditugularik, batzarren eredua eguneratu eta berrinterpretatu duten saiakerak egin ditzakegula uste dugu.

Euskal Herrian Europako antolaketa zaharrenaren aztarnak auki daitezke eta, bide batez, antolaketa eredurik berritzaileenak sor daitezke. Ildo beretik, Jacques Berqueren hitz hauek gureak egiten ditugu: “Mendebaldeak bere etorkizun arrazionalena bere iturri telurikoenetatik  edan beharko du.” 

Libura eta hitzaldi-tailerra eskaerak:

fraixku-posta

Liburuko 11. kapitulua, Zuhaitz basoa, Erretserba estrategikoa kapitulua irakurri dezakezu ere.

Erabiltzeko:  Liburuaren azala artxibo handian (1,72 Mb) kamera-ikonoa