Batzarren Errepublika

luberri.net-etik hartutako argazkia  ©irundarra

Azpegiko lepoa eta harrespila

1556. urtea, Carlos V enperadorea abdikazioa prestatzen, Yustera joatekotan; Felipe II agintea hartzeko gertu. Mundua menperatzea amesten zuten bi pertsonai hauek horrelakoetan zebiltzalarik, Pirinioetako bazter batean, garazitarrak eta aezkoatarrak “aintzinako ohiturari helduz” Azpegin elkartu omen ziren. Bertan dagoen mairubaratzaren inguruan, Errozate mendiari begira, bizilagunak eta adiskideak izaten jarraituko zutela zin egin zuten.

Enperadoearen korteko gertakizun historiko horien aitzinean, xumea ematen du Azpegiko itunak. Beste begiez ikusita, berriz, garrantzi itzela zuen keinu sinboliko, soziokultural eta politikoa zela esan genezake.

Nafarroako konkistan, Garazi ere okupatu zuten; urte batzuen buruan, Carlos enperadoreak Baxe Nafarroa bere agintetik at utzi zuen. Hortaz, Pirinioetako bi isurialdeetako euskaldunak ofizialki banandurik geratu ziren. Urte horietan Trentoko Kontzilioaren saioak egiten ari ziren, sorgiñen aurkako auziak aurki hasiko ziren, Berpizkundearen garaia zen, Aro Modernoaren hastapena, erligio-gerren sasoia… Irakurtzen jarraitu