Hitz gakoak

BATZARRAK JATORRIZKO ANTOLAKETA HITZ GAKO batzuk “Mendebaldeak bere etorkizun errazionalena bere iturri telurikoetatik edan beharko du” (Jacques Berque) “Kulturak ez dira homogeneoak, koherenteak baizik” (J. Firedman)

1- GIZAKIAREN BATASUN PSIKIKOA. Antropolgiaren ardatzetako bat. Gizakia, espezi bakarra da, garun eta psike mota bakarra eta komuna dugu. GOGOA esango genuke euskeraz. Jaiotzean herentzia genetiko antzeko ezaugarriak jasotzen ditugu, unibertsalak diren ezaugarriak eta hortaz, hainbat eraginari modu berean erantzuten diegu. Jaio orduko, jasotako kulturak gugan aldaketak sortarazten ditu. Aldiz, paradoxikoki, gogo mota bakarra ukan arren, Unibertsioaren historia osoan, gutariko bakoitza errepikaezina da

2- ETNOGENESIA: Giza-emakume-talde batean aldaketa sozio-ekonomiko-kultural eta sinbolikoak bizkortzen direnean eta iraganarekiko haustura osoa ala partziala ematen delarik, giza-talde horrek ezaugarri berriak ala berrituak hartzen ditu. Urte asko bizi den gizaki batek bere burua behin baino gehiagotan asmatzen duen bezalaxe, herri zaharrek, euren historioan, behin eta berriz euren burua berasmatzen dute.

3- BIOPSIKOSOZIOKULTURALA: gizakia animalia konplexu gisa ulertzea, naturatik sortua, baina kulturaren bidez naturatik at ere bere burua sortu duena. Gizakiaren ezagugarri konplexu hauek beti elkarrri elikatzen diote.

4- EBOLUZIOA 4-A-DARWINIANOA : ebaluzioa hautaketa naturalaren bidez suertatzen da 4-B-LAMARCKIANOA: eboluzioa erabiltzen diren ezaugarrien egokitasunagatik suertatzen da Eboluzioa zentzu antropologikoa: biologikoki darwinianoa da, kulturan ezaugarri lamarckianoak ditu.

5- Fran BOAS: Boasek, XIX mendean etnografian biologismoa nagusitu zen garaietan hau esan zuen: “kultur indigenak ez dira ingurutik isolaturik dauden taldeak, aldaketei aurre egiteko baliabide propioak dituzten taldeak baizik.”

6- AHAIDETASUNAREN bidez antolatutako jendarte sistemak Ahaidetasuna beti ematen da modu bikoitzean: biologikoa edota sinbolikoa, hau da, biologikoki ahaideak izan gabe, talde guztietan pertsona batzuk ahaide moduak onartzen ditugu. Estatu aurreko, eta ondoren, jendarte-sistema guztietan ahaidetasunean oinarritutako jokaerak daude.

7- MATERIALISMO KULTURALA Giza-emakume-taldeek antolatzen dituzten jendarte-sistemaren ezaugarri asko ulertu ahal izateko praktikotasuna aztertu behar da. Taldearen iraupena lortzeko praktikotasuna beharrezkoa da, materialismoa kulturalean, arlo ekonomikoa, biologikoa, psikologiak eta beste batzuk aztertu behar dira.

8- HERRI PRIMITIBOAK-”sinpleak”??? versus modernoak “konplexuak”??? Ez dago jendarte-sistema sinplerik ala primitiborik. Jendarte-sistema guztiak konplexuak dira eta jundarte-antolaketa guztiak gizakiok behar ditugun beharrak asetzen ahalegintzen dira.

9- ERREALITATE ANITZA Gizakion hartu-emanetan errealitatea beti konplexu eta anitza da. Gertaera historikoetan ere, getaera asko batera ematen dira. Gertaera horietatik hautaketa SUBJETIBOA egiten dugu gure burua kokatzeko.

10-EKONOMIA SOZIALA Ekonomia sozialaz aritzen garenean, ekonomia eta jendartea banandutako esparru gisa ulertzen ez duen jardunari buruz ari gara. Hau da, ekonomia eta jendartea ez dira banandu behar, ekonomia baliabide mugatuen kudeaketa errazionala baita. Erreazionala eta zuena gehituko genioke guk.

11-KULTUR-GERTAERAK ICEBERG batekin gertatzen den bezalaxe, non ikusten dena azpian dagoenaren zati txikia baino ez den, GERTAERA KULTURAL batzuetan ikusgai ditugu sistema osoaren ezaugarri asko: “zatian dena dago, guztian zatia dago”.

12- ARKEOLOGIA SOZIALA Arkeologia klasikoak ondare materiala bilatu eta sailkatzen du, arkeologia sozialaren bidez, ikusten ez diren fenomenoak ere agerian utz daitezke.

13- ELKARKIDETASUN OREKATUA (elkartasuna versus lehiakortasuna) Trukea izan da eta da, gizakion arteko harremanaren oinarrietako bat. Trukean bi aldeek irabazten dutenean, elkarkidetasun orekatuaz mintzo gara. Desoreka dagonean , bi aldeetako batek besteari ziria sartzen dio. Kapitalismoak “arerioen” arteko truke desorekatuak dogma bihurtu du.

14-HARREMAN SOZIALEN NAGUSITASUNA. Harreman mota ezberdin ditugu, batzuek biologiaz bultzaturik, batzuek sozialki bultzatuta, askotan beste arrazoiengatik eta sarritan arrazoi askoren nahasketagatik: Halere, oro har, munduko kultura guztietan harreman pertsonaletan, lotura sozialak nagusitzen dira.

15- ETNOGRAFIA ALDERATUA (KONPARATIBOA) Testuetan , idatzietan eta arkeologia ofizialean jasota ez dauden herrien historiak (beste istorioak, alegia) jasotzeko tresna dugu bilduma etnografikoa. Gizakiaren batasun psikologikoa bidelaguna dugularik, hainbat herritan gertatutako fenomenoak alderatuz, ikasi nahi dugun herri-kultura jakin bateko geraeretara hurbil gaitezke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s