AEK-ren Aizu aldizkarian, liburuaren erreseña txikia egin digute. Hilean 11.000 aletik gora banatzen dira aldizkari honetatik ikasle, irakasle eta harpidedunen artean.
Gipuzkoako Hitzan elkarrizketa
Gipuzkoako Hitzan, Abenduaren 6ean argitaratutako elkarrizketa.
Batzarren eredua, gaur egungo gure egoerara nola ekarri nabarmendu dute argitalpenean. Liburuak, ez bai da soilik ikerketa antropologiko bat. Helburua gure gizartean Batzarrak lanabes moduan hauspotzea baita. Eta hori, Olatz Mitxelena kazetariak ondo islatu du.
Durangoko Azokan
Elkarrizketa Onda Vascan
Liburuari buruzko elkarrizketa Onda Vascan. 2013ko Azaroaren 28
Entrevista en Onda Vasca. Patxi Azparren presenta el libro.
Batzarrak jatorrizko antolaketa
Ekonomia soziala, lurraldetasuna eta partehartzea
Blog txiki hau, goian azaltzen dizugun izenburua duen eta 2013ko Urrian argitaratutako liburu bati buruzkoa da. Liburuxka honen “edabea” osatzeko erabili ditugun iturri guztietatik lanabes eraginkorrak atera daitezke, ezkerreko korronte politikoek eskaini dizkigutenak, euskal kulturak eskainitakoak, zein zientzia sozialek emandakoak. Horiek guztiak eskura ditugularik, batzarren eredua eguneratu eta berrinterpretatu duten saiakerak egin ditzakegula uste dugu.
Euskal Herrian Europako antolaketa zaharrenaren aztarnak auki daitezke eta, bide batez, antolaketa eredurik berritzaileenak sor daitezke. Ildo beretik, Jacques Berqueren hitz hauek gureak egiten ditugu: “Mendebaldeak bere etorkizun arrazionalena bere iturri telurikoenetatik edan beharko du.”
Libura eta hitzaldi-tailerra eskaerak:
Liburuko 11. kapitulua, Zuhaitz basoa, Erretserba estrategikoa kapitulua irakurri dezakezu ere.
Erabiltzeko: Liburuaren azala artxibo handian (1,72 Mb)