Herri edota auzo batean BATZAR-BILTZAR bat abian jartzeko gutxineko baldintza batzuk beharrezkoak direla ikusi dugu.
- Gune horretan auzo eran ala herri eran “talde-komuninate” sendimendua nahiko hedatua egotea
- Aldez aurretik eskarmetua duen lantalde txiki bat egiteko gaitasuna izatea. 6-12 lagun aski da
- Herritaren %2a mobilizatzeko gaitasuna izango dela aurreikusia. Pozentaia hau zenbait tokitan “gutxineko langa” gisakoa dela egiaztatu dugu.ITZIARren: 1.000 biztanle: 20 lagun aski litzake. %2 horrek ekimenari iraunkortasun eta egonkortasuna eman beharko lioke.
- Modu formal ala informalean deialdiak herrikidei helarazteko gaitasuna edukitzea.
- Aniztasuna. Malgutasuna.
- Biltzarrak egiteko toki bat edukitzea.
- Deialdiak lanorduetatik at egitea eta hurbiltzeko modurik ez duen pertsonen iritzia jasotzeko tresnaren bat eskaintzea (galdetegi bat , esaterako).
- Batzar bakoitzari edukin ludiko txiki bat ematea. Biltzea aspergarria ez dela egiaztatzen lagunduko duen beste giro bat lortzen lagungarria baita.