Batzarren Errepublika, eraldaketari ekin

The Clash. Punk mugimenduak iraultza ekarri zuen musikara eskkoletatik pasa gabeko musikarien eskutik

2014. urtean “Batzarrak Jatorrizko Antolaketa” liburuxka plazaratu nuen Mentxu Zoritak eta Ibon Ostolazak lagunduta. Argitaratu aurretik zalantzak izan nituen ez bainabil mundu akademikoan. Zenbait ekarpen, adituen monopolioa izan behar direla pentsatzen dugu eta uzkur jokatzen dugu sarritan. Halere, punky mugimenduak musika jotzeko kontserbatoriotik pasatzea derrigorrezkoa ez dela erakutsi zuen moduan; hausnarketa historiko, soziala eta antropolitikoan gogoeta bat egiteko askatasuna eduki behar dugula uste dut. Argitaratu aurretik ETBek ordaindutako “Otra historia de Vasconia” ezagutu izan banu, lotsa txikienik ez nukeen izango, bertan zabaldu diren hainbat hipotesiren oinarri zientifikoa txokolotezko yogurta bezain sendoa izan da-eta.

Liburuxkan aurrehipotesi bati ekin nion. Aurrehipotesi horren arabera, Euskal Herriko antolaketa soziopolitikoak, juridikoak eta soziokulturalak “Batzarra; batzarre” erakundea ardatz izango zen.

Premisa garrantzitsu bati heldu nion: “gure espeziak historia osoan sortu dituen jendarte-sistema guztiak konplexuak dira”. Sistema horien helburua gure behar biologiko, psikologiko eta soziokulturalak asetzen saiatzea da. Guztiek osagarri “juridiko eta politikoak” dituzte. Printzipio honen harira, jendarte sistema primitibo/moderno bereizketa zorrotza egitea ez da zuzena, jendarte-antolaketa eredu guzti-guztiak konplexuak eta osoak direlako. Irakurtzen jarraitu

Batzarren Errepublika

luberri.net-etik hartutako argazkia  ©irundarra

Azpegiko lepoa eta harrespila

1556. urtea, Carlos V enperadorea abdikazioa prestatzen, Yustera joatekotan; Felipe II agintea hartzeko gertu. Mundua menperatzea amesten zuten bi pertsonai hauek horrelakoetan zebiltzalarik, Pirinioetako bazter batean, garazitarrak eta aezkoatarrak “aintzinako ohiturari helduz” Azpegin elkartu omen ziren. Bertan dagoen mairubaratzaren inguruan, Errozate mendiari begira, bizilagunak eta adiskideak izaten jarraituko zutela zin egin zuten.

Enperadoearen korteko gertakizun historiko horien aitzinean, xumea ematen du Azpegiko itunak. Beste begiez ikusita, berriz, garrantzi itzela zuen keinu sinboliko, soziokultural eta politikoa zela esan genezake.

Nafarroako konkistan, Garazi ere okupatu zuten; urte batzuen buruan, Carlos enperadoreak Baxe Nafarroa bere agintetik at utzi zuen. Hortaz, Pirinioetako bi isurialdeetako euskaldunak ofizialki banandurik geratu ziren. Urte horietan Trentoko Kontzilioaren saioak egiten ari ziren, sorgiñen aurkako auziak aurki hasiko ziren, Berpizkundearen garaia zen, Aro Modernoaren hastapena, erligio-gerren sasoia… Irakurtzen jarraitu

Batzarren eraketarako metodologia proposamen bat

metodologia-Sawn-arditxoa

 

Herri edota auzo batean BATZAR-BILTZAR bat abian jartzeko gutxineko baldintza batzuk beharrezkoak direla ikusi dugu.

 

 

  • Gune horretan auzo eran ala herri eran “talde-komuninate” sendimendua nahiko hedatua egotea
  • Aldez aurretik eskarmetua duen lantalde txiki bat egiteko gaitasuna izatea. 6-12 lagun aski da
  • Herritaren %2a mobilizatzeko gaitasuna izango dela aurreikusia. Pozentaia hau zenbait tokitan “gutxineko langa” gisakoa dela egiaztatu dugu.ITZIARren: 1.000 biztanle: 20 lagun aski litzake. %2 horrek ekimenari iraunkortasun eta egonkortasuna eman beharko lioke.
  • Modu formal ala informalean deialdiak herrikidei helarazteko gaitasuna edukitzea.
  • Aniztasuna. Malgutasuna.
  • Biltzarrak egiteko toki bat edukitzea.
  • Deialdiak lanorduetatik at egitea eta hurbiltzeko modurik ez duen pertsonen iritzia jasotzeko tresnaren bat eskaintzea (galdetegi bat , esaterako).
  • Batzar bakoitzari edukin ludiko txiki bat ematea. Biltzea aspergarria ez dela egiaztatzen lagunduko duen beste giro bat lortzen lagungarria baita.

Irakurtzen jarraitu

Talde elkarrizketa Larrun aldizkarian: demokrazia parte-hartzailea

Boterea sozializatzean hasten da demokrazia

Demokrazia ordezkatzailea sistema higatu samarra dago, ez baititu herritar guztien premiak betetzen. Gure hiru solaskideen arabera, sistema aldatu beharra dago. Hirurak kritikoak dira egungo demokrazia ereduarekin, besteak beste, eredua hasieratik krisian hasi zelako, gizabanako guztiak kontuan hartu gabe hasi zelako. Eredu politiko horrek krisia bizi du, baita jendeok baloreen krisia bizi ere. Alabaina, ez dute ukatzen demokrazia ordezkatzailea gizartearen botere harremanak antolatzeko baliagarria –izan– denik. Halaber, demokrazia eredua aldatzeko baldintzak badaudela diote, aldaketak krisialdian ematen baitira. Demokrazia ordezkatzailearen eta parte-hartzailearen arteko elkarbizitza sakon lantzea hobesten dute horretarako.

Jone Martinez Palacios  (EHUko irakaslea), Patxi Azparren eta Arantza Ruiz de Larrinaga (Aldundiko partehartze saileko zuzendaria), ARGIAko egoitzan. (argazkia: Axier Lopez)

Jone Martinez Palacios (EHUko irakaslea), Patxi Azparren eta Arantza Ruiz de Larrinaga (Aldundiko partehartze saileko zuzendaria), ARGIAko egoitzan. (argazkia: Axier Lopez)

Gaur egungo demokrazia ordezkatzaile ereduari buruzko zuen iritzia jaso nahi dugu abiaburuan.

Arantza Ruiz de Larrinaga: Demokrazia ordezkatzailea zaharkitua dago niretzat. Aspalditik datorren sistema da. Gizartea aurrera joan da eta ezarritako eredu horrek ez dio gizartearen beharrei erantzuten. Beraz, ez da behar bezalakoa eta aldatu behar da. Jendeak onartzen du demokrazia ez dela soilik lau urtean behin bozkatzeko sistema, horrek ez diela beren behar guztiei erantzuten. Hala ere, erakundeen barrua eta gizartearen egoera ezagututa, eredu ordezkatzailearen eta parte-hartzailearen arteko elkarbizitza landu beharra ikusten dut, bi ereduek batera landu beharko ditugu urte luzetan. Hau da, ezin dugu eredu zaharra gainditutzat jo eta berria ezarri ezinbestean. Demokrazia berriak bietatik elikatu beharko du. Eredua aldatzen joango gara egungo demokraziaren mekanismoak baliatuz.

Jone Martínez Palacios: Nik gehituko nuke demokrazia ordezkatzailea krisian jaio zela. Une batean ezarri zen, eta aurrerapen inportanteak ekarri zituen gizartearen botere harremanak antolatzeko. Baina krisian hasi zen, batetik, gizabanako guztiak kontuan hartu gabe hasi zelako, emakumeak, adibidez. Demokrazia jendearen harremanak lantzeko baliabidea da, baina egungo sistema populazioaren erdia kontuan hartu gabe jaio zen. Egun krisia bete-betean dago, horregatik sortzen ari dira eredu parte-hartzailearen proposamenak, bai erakundeetatik bai norbanakoen aldetik. Demokraziaren barnea krisia dago, ez horrenbeste demokraziaren nozioa.

Irakurtzen jarraitu

La Gente Rula Gasteizko blogean

La Gente Rula, Gasteizko Alde Zaharreko jendearen bloga da. Bertan gure liburari buruzidatzi zuten:

Batzarra, gure gobernua, jatorrizko antolaketa

Denboraldi batez libururik gomendatu gabe izan ondoren, aurreko posten emozioak lasaitzeko asmoz, liburu pare bat komentatzeko une egokia litekeela iruditu zaigu. Eta gainera ez edozein liburu, gure azken bolada honetako lan ildoarekin zerikusi handia dutenak baizik, biak “batzar” kontzeptuaren ingurukoak.

Lehendabizikoak “BATZARRA, GURE GOBERNUA” izenburua du. Pablo Sastre Forest-ek idatzitakoa, eta Elkarrek iaz argitaratuta (100 orrialde, 11 €).

Liburu hau, gure “Pasado y futuro de las Vecindades vitorianas” liburua bukatzear geundela ezagutu genuen, eta segituan liluratu gintuen. Horren adierazle ona da ikustea zenbait pasarte “eraman” genuen batetik bestera. Liburu honek azpimarratzeko gauza pila bat dauka, baina haien artean zerbait aukeratzekotan, egileak zentzuzko eta oinarrizko galdera eta erantzunak planteatzeko duen gaitasuna azpimarratuko genituzke.

La Gente Rula blogean jarraitu irakurzen

Hernaniko Kronikan elkarrizketa

“Dagoen sistema ez da demokratikoa”

HERNANI
2014/03/19 00:00 Asteazkena
Gaztetatik hainbat herri mugimendutan hartu izan du parte Patxi Azparrenek, eta bere azken lanean, herri mugimen­dua eta antolamendua aztertu ditu. Batzarrak, jatorrizko anto­la­keta da liburu horren izenbu­rua, eta horri buruz hitz egingo du gaur, 19:30etan Biterin. Gaiaren inguruko hainbat xehetasun argitu dizkio aurretik Kronikari.
Motzean esanda, zer dira batzarrak?

Batzarrak izenaz ezagutzen duguna eskualde ala auzo ba­teko erabakigunea zen. Egun ere, euskeraz horrela uler­tzen dugu. Batzarra, biltzarra, ba­tzarre… Logikoa denez, is­kri­buen bidez jaso duguna Erdi Arokoa da, baina ziur gaude izen horrekin ala antzeko beste batekin Euskal Herrian era­bakiak horrelako guneetan hartu izaten zirela.

Elkarrizketa Hernaniko Kronikan irakurtzen jarraitu

Elkarrizketa Astekari digitalean (erderaz)

Alternatiba Eraikitzen alderdiaren “Astekari Digital”erako eskeinitako elkarrizketa.

¿Cómo surge la idea del libro?

Todos los que hemos colaborado venimos del mundo de los movimientos sociales y tenemos experiencia con movimientos asamblearios horizontales. Hubo un grupo creado hace un par de años, Auzolan Elkartea, que está trabajando temas de política y economía alternativa, que nos invitaron para que explicásemos nuestra lectura de lo que son los Batzarres, ya que siempre habíamos dicho que son el modelo de organización original del pueblo vasco. Aunque lo decíamos sin haberlo estudiado a fondo, sino más bien de forma intuitiva. Hicimos una charla-taller que tuvo bastante éxito y nos surgió el reto de demostrar nuestra afirmación de forma científica. Por eso estos dos últimos años, hemos hecho un estudio que es lo que recoge este libro. Es una especie de pequeño manual para que la gente pueda tener una idea de otra forma de organización política social y cultural.

Leer entrevista Entrevista para la “Astekari digitala”

 

 

Hurrengo hitzaldiak

Zure herrian, auzoan edo elkartean aurkezpen bat antolatu nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan:

posta-helbidea

 

Egindakoak:

OIARTZUNen, apirilak 28, 19:30etan. UDALETXEAN.

GASTEIZen . Apirilak 14. 19:00etan. ALDABE gizarte Etxean. GEU elkarteak antolaturik.

HERNANIn, Martxoaren 19an, 19:30ean. Kultur Etxean.

GARESen, otsailaren 17an, 19:00etan.

IRUÑEAn, Zabaldi kulturgunean. Nabarreria 25 . Urtarrilaren 29an- 19:30ean.